✉ info@bilbaoesperantzapilota.com  ☏ 688 686 960 – Mikel

Arreta ordutegia: 10:00etatik 17:00etara astelehenetik ostiralera

Zesta-punta

Trebetasuna eta abiadura

Ongi etorri zesta-puntaren mundu zirraragarri eta liluragarrira. Murgildu zaitez mugimendu bakoitzean abiadura, trebetasuna eta grina uztartzen dituen kirol batean. Jatorriz Euskal Herrikoa, zesta-punta “jai-alai” bezela ere ezagutzen dena, mundu osoko ikusleak erakarri dituen pilota kirola da, bere intentsitate eta ikusgarritasunarekin.

Historia eta Jatorria

Zesta-puntak Euskal Herrian ditu sustraiak. XIX. mendean hasi ziren euskal gazteak elizako hormen kontra pilota bat jaurtitzen, esku biluziak edo egurrezko paletak erabiliz.
“Jai alai” hitzak “jai alaia” esan nahi du euskaraz, kirolaren izaera festazale eta zirraragarria islatuz. Zesta-punta jarduera herrikoia bihurtu zen euskal eremuetan eta, denborarekin, arau formalak eta jolaserako egiturak garatu ziren.

 

XX. mendean, zesta-puntak hazkunde nabarmena izan zuen ospeari dagokionez. Jokorako frontoi espezializatuak eraiki ziren, non jokalariak jendetza handia erakartzen zuten partida zirraragarrietan lehiatzen ziren.

 

Denborarekin, zesta-punta Euskal Herriko mugetatik haratago hedatu zen, eta nazioarteko kirol bihurtu zen, Latinoamerikan, Estatu Batuetan eta munduko beste leku batzuetan presentzia zuena. Gaur egun, trebetasun, abiadura eta estrategia konbinazio paregabeak estimatzen ditu zesta-puntak, eta euskal kulturaren funtsezko elementua izaten jarraitzen du, baita mundu osoko ikusentzuleentzako kirol-ikuskizun zirraragarria ere.

Lehiaketak eta Ekitaldiak

XX. mendean, zesta-puntan mundu osoan zehar lehiatzen zen: Estatu Batuak, Mexiko, Frantzia, Filipinak… Denborarekin hori galtzen joan zen eta pilotariak itzultzen joan ziren. Gaur egun zesta-puntaren aldeko apustu sendoa egiten ari dira, Euskal Herrian, Frantzian, Estatu Batuetan eta Mexikon berriro indarra har dezan. Gaur egun Gernikako Winter Series txapelketa da garrantzitsuena.

Nola jokatzen da zesta-puntan

– Ekipamendua: Jokalariek zesta luze eta kurbatua erabiltzen dute pilota jaurtitzeko eta harrapatzeko. Pilota, barruan kautxuz edo latexez egindako esfera gogorra da, artilez inguratua eta, azkenik, larruzko bi geruzaz estalia.

 

– Frontoia: Jokoa 54 metroko frontoi luze batean egiten da. Kantxa palaren edo eskukoaren antzekoa da, eta alde txikia du: kontrakantxako xafla ezkerreko paretatik 11 metrora dago, eta palakoa edo eskukoa, berriz, 10 metrora. Kontrakantxan sare bat dago ikusleak pilota jotzetik babesteko.

 

– Taldeak: Jokoa banakakoa edo binakakoa izan daiteke.

 

– Puntuazioa: Antzina, zesta-puntako partidak 35 tantora jokatzen ziren; gaur egun, ordea, 15 tantoko 3 seteko onenera jokatzen da. Estatu Batuetan, kasinoetan, kinieletan jokatzen jarraitzen da.

 

Jokoa: Sakea 10 zenbakitik egiten da eta laburraren (4) eta pasaren (7) artean bota behar du sake balioduna izateko. Ondoren, jokoak pilota hartzen eta jaurtitzen jarraitzen du norberak tantoa egin arte, aurkariaren jaurtiketan huts egin duelako edo saskiaren barruan pilota behar bezala sartuta ez dagoelako.

Zatoz eta jokatu zestan

Abiadura, zehaztasuna eta teknika funtsezkoak diren kirola egin nahi baduzu, hauxe da zure kirola. Animatu eta egin bat kirol zoragarri hau probatzeko! Bilbao Esperantza Pilota klubean entrenatzeko, lehiatzeko eta ondo pasatzeko leku bat izango duzu. Zure zain gaude!

Jarduera honetan interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Deitu 688 686 960 telefonora edo bidali mezu bat gure helbide elektronikora: info@bilbaoesperantzapilota.com

Hemen gaude zure galdereri erantzuteko eta xehetasun gehigarriak emateko.

© 2023, Bilbao Esperantza Pilota | Soraya Morgadok diseinatua